Hondartza errugbiko txapelketa egingo dute Hondarribian

2017/07/07

Hondarribia Beach Rugby 2017 txapelketa egingo dute larunbatean, uztailaren 8an, Txingudi Rugby Elkarteak antolatuta. Hondartzara egokitutako errugbi partidak izango dira. 10:00etan hasiko dira neurketak, eta 18:00ak arte iraungo dute.

Zortzi talde inguru ariko dira txapelketan, Euskal Herriko leku ezberdinetatik etorritakoak. Senior eta beteranoen mailakoak dira taldeak, emakumeenak, gizonenak eta mistoak. Errugbi egokituko partidak ere antolatu dituzte (11:30ean), baita haurrentzako jarduerak ere. Txapelketa bukatuta, hirugarren denbora egingo dute.