Hondarribikoa da Gipuzkoako zortzikorik onena

2016/04/27
Hondarribikoa da Gipuzkoako zortzikorik onena

Udaberriko aulki mugikorreko Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen Hondarribia Arraun Elkarteak larunbatean Orion. Ia hiru segundoko aldea lortu zuten berdeek etxeko taldearekiko. Brontzezko domina Hondarribiko bigarren ontziak eskuratu zuen. Neguan, distantzia luzeko txapelketetan, Gipuzkoako eta Euskadiko onena izan zen Hondarribia. Udaberrian probintziakoa lortu du, eta maila autonomikokoa maiatzaren 8an egongo da jokoan, Legution.