HONDARRIBIKO XX.JEITSIERAN ETXEKO TRAINERUA GARAILE
Hondarribiko ‘A’ trainerua eguneko azkarrena izan da gizonezkoetan, emakumezkoetan ordea, Arraun Lagunak izan dira lehenak eta etxeko trainerua bostgarren postuan bukatu du
Gaur goizean Hondarribiko jeitsiera ospatu da Hondarribiko ohiko estropada eremuan. Edizio berezia izan da aurtengoa, bi hamarkada egin du aulki finkoko aurrauneko aurredenboraldian zita klasiko bat den honek. Beteranoak, gizonezkoen traineruak eta emakumezkoenak lehiatu dira gaurkoa, osotasunera 36 eskifaiek parte hartu dute eta ikusmin handia piztu du.
Gizonezkoen lehian, Hondarribiko ‘A’ traineruak denborarik onena egin du. Erlojupeko modalitatean ospatu da estropada, eta 20:36:25 denbora eginez Eusko Label Ligan aritzen diren Bermeo, Donostiarra eta Isuntza garaitu dituzte. Hondarribi Arraun Elkartearen hiru traineru lehiatu dira gaurkoan, ‘B’ trainerua hamabigarren postuan bukatu dute eta ‘C’ traineruak azkenaurreko sailkatuak izan dira.
Emakumezkoetan sorpresa ugari egon dira. Lehena, Arraun Lagunak taldearen garaipena izan da. 15:31:12 denbora eginez, Orio eta Tolosaren aurretik sailkatu da eskifaia donostiarra. Tolosa trainerua ETE ligan aritu da azken urteetan eta gaur Euskotren Ligan aritzen diren Donostiarra eta Hondarribiaren aurretik geratu dira. Hain zuzen ere, Donostiarra eta Hondarribia eguneko laugarrenak eta bostgarrenak izan dira hurrenez hurren.