Hondarribiko Triatloia egingo dute larunbatean
2015/05/22
Zazpigarren Triatloia antolatu du Hondarribiko Biosnar elkarteak. Bi lasterketa prestatu dituzte, eta larunbatean izango dira. Federatuek Sprint modalitateko triatloian parte hartu ahal izango dute. 750 m egin beharko dituzte igerian, 21,7km bizikletan, eta 5km korrika. Emakumezkoak 17:00etan irtengo dira, eta ordu laurden beranduago gizonezkoak. Irteera espigoian egingo dute, eta helmuga kiroldegiko atletismo pistan egongo da. Lehenago, 15:00etatik aurrera, herri triatloia egingo dute. Federatutako triatletek ezin izango dute parte hartu. Parte hartzaileek 350m egingo dituzte igerian, 10 km bizikletan eta 2,5km korrika.