Hondarribiko ontzia izan da onena distantzia luzeko Euskadiko Txapelketan
2019/01/10
Aulki mugikorreko Euskadiko zortziko onenaren titulua berreskuratu du Hondarribia Arraun Elkarteak. Larunbatean Orion jokatutako distantzia luzeko txapelketa irabazi zuen, hogeita bat urteko batezbestekoa zuen talde gaztearekin. 18:38ko marka egin zuen Hondarribiak, eta hamahiru segundoko aldea atera zion etxeko ontziari. Iker de Lindek egin zuen timonel lana, eta arraunean aritu ziren Julen Castrillon, Manex Aldai, Beñat Egiazu, Meltxor Amunarriz, Borja Oiarzabal, Jon Muguruza, Gorka Egiazu eta Iñigo Sagarzazu. Santiagotarrak bosgarren izan zen Orion, 19:56ko denborarekin.