Hondarribiko Hondartza Eskolen arteko txapelketarekin hasiko da errugbi denboraldia

2024/10/04
19 eta 12 urtez azpiko 16 taldeetan banatutako 400 bat jokalari bilduko dira igandean Hondarribiako hondartzan.
Hondarribiko Hondartza Eskolen arteko txapelketarekin hasiko da errugbi denboraldia

Errugbi denboraldiko hasiko da asteburu honetan eta Hondarribiako hondartzan izanen dute lehen hitzordua 10 eta 12 urtez azpiko gazteek. Bertan, Hondartxako Eskolen arteko Txapelketa ospatuko dute bertze urte batez, 16 taldeetan banatutako 400 bat jokalarik. Igandean izanen da lehiaketa, 10:30etik aitzinera.

Txingudi, Hernani, Atletico San Sebastian, Ordizia, Bera Bera, Arrasate, Eibar edo Zarautz bezalako gipuzkoako klub historikoez gain, hasi berriak edo ibilbide hain luzea ez duten eskolak izanen dira baita ere topaketan, Lasarte-Oriako Beltzak, Mutriku, Soragazteak edo Orereta. Horrez gain, Nafarroa, Araba edo Errioxatik etorritako taldeak ere batuko dira lehiaketara, Gipuzkoako errugbiarekin lotura izan duten taldeak hain zuzen ere: La Unica, Iruña, Gaztedi edo Rioja.

Hondarretan markatutako zortzi zelaietan ariko dira jokalariak eta zaleek ere, pasealekutik, txapelketaz gozatzeko aukera izanen dute. Xabi Sanchez Txingudiko eskolako koordinatzailearen hitzetan, “erronka garrantzitsua da guretzat, baina pozik gaude gure topaketa hau denboraldi hasierako egutegian finkatu baita”.

Klubeko gazteek Liga hasiko dute asteburuan

14, 16 eta 18 urtez azpiko taldeek Euskal Ligari hasiera emanen diote asteburuan ere. 16 eta 18 urtez azpikoak etxean arituko dira, Plaiaundin, larunbatean (urriaren 5ean). Lehenik, 11:00etan, gazteneek Hiruherriren kontra jokatuko dute, Elorrio, Eibar eta Arrasateko klubek osatutako taldea hain zuzen ere. Nagusienek berriz, Gabiria Txingudi/Bera Bera/Baztan taldeak, 16:00etan izanen dute hitzordua, Cafes Dromedario Durangoren kontra.

Igandean berriz, 14 urtez azpikoen txanda izanen da, baina hauek kanpoan arituko dira. Soraluzeko Ezozia zelaira joanen dira, Hernani/Atleticoren kontrako lagunartekoak jokatzeko.

Azkenik, senior taldeei dagokionez, asteburu honetan Euskal Ligari hasiera eman behar zioten baita ere, baina egutegian izan diren moldaketa batzuen ondorioz, ez dute partidurik jokatutako.

Txingudiko bi jokalari Euskadiko 16 urtez azpiko selekzioan

Denboraldi hasierarekin batera, Euskadiko selekzioen deialdiak ere hasi dira. 16 urtez azpiko taldeari dagokionez, Txingudiko bi jokalari deituak izan dira orain arte egindako entrenamenduetara. Mattin Petrikorena eta Thiago Melerio dira taldearen ordezkariak eta klubetik zorterik onena opa nahi diete esperientzia berri honekin.