HONDARRIBIAKO GIZONEZKOEK DENBORALDIKO LEHEN BANDERA ESKURATU DUTE ORION

2024/08/05
HONDARRIBIAKO GIZONEZKOEK DENBORALDIKO LEHEN BANDERA ESKURATU DUTE ORION
Etxeko estropadaren atarian, lehen garaipena eskuratu du Mikel Orbañanosen taldeakAsteburu borobila izan da arraunean Hondarribiako Arraun Elkartearentzat. Izan ere, atzo, igandean, Orion, Eusko Label ligako Hondarribiak denboraldi honetako lehen garaipena erdietsi zuen, Zierbena eta Getariaren aitzinetik, lau eta zortzi segunduko aldea ateraz bi hauei, hurrenez hurren. Honekin eta larunbatean, Castron lortutako seigarren postuarekin, sailkapen orokorreko hirugarren postuan kokatu dira hondarribiarrak, Zierbena bigarren sailkatutik 20 puntura eta Bermeo lehen sailkatutik 30 puntura. Atzoko bandera irabazi ondotik, harrera egin zieten hondarribiarrek arraunlariei herrian. Aurtengo denboraldiko lehen harrerea izan zen eta honekin, indarrez eta gogotsu daude bai herritarrak baita kirolariak ere, held den asteburuan etxean jokatuko den banderarako.Euskotren ligan berriz, Hondarribiak bostgarren postua eskuratu zuen pasa den larunbatean Castron eta igandean berriz, Orion, laugarren postua eskuratu zuten. Honela, bostgarren daude sailkapen orokorrean eta etxeko estropadari begira ere gogotsu daude arraunlariak.KAE Ligan azkenik, Hondarribiak hamargarren postuan bukatu zuen larunbatean Orion jokatu zen estropadan. Honen ondotik, erran bezala, Hondarribiako hiru ontziak etxean arituko dira lehian heldu den asteburuan.