HONDARRIBIAKO EUSKOLABEL LIGAKO TRAINERUA BIGARREN ETXEKO ESTROPADAN

2024/08/12
HONDARRIBIAKO EUSKOLABEL LIGAKO TRAINERUA BIGARREN ETXEKO ESTROPADAN
Euskotren Ligan berriz, bostgarren izan ziren hondarribiarrakArrauna izan zen protagonista asteburuan Hondarribian, bertan jokatu baitziren larunbatean Hondarribiko XXXVII. Bandera, XVI. Txingudi Bandera eta igandean Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiako XVIII. Bandera. Euskolabel Ligako traineruak bigarren postua eskuratu zuten, Euskotren Ligakoak bostgarrena eta KAE Ligakoak zortzigarren. Tenperatura altuek baldintzatu zuten arraunean asteburua. Hondarribian jokatu zen urteroko estropada larunbatean, abuztuaren 10ean. Giro ederrean, betiko moduan, ospatu zen eta Euskolabel Ligako gizonek lehia bikaina izan zuten Urdaibairen kontra. Azkenean, zortzi segundoagatik, bermeotarrak izan ziren garaile aurten erakusten ari diren nagusitasuna errepikatuz. Hondarribia izan zen bigarren eta gibeletik, Donostiarra sailkatu zen. Igandean berriz, Pasaiko estropadan zazpigarren izan ziren hondarribiarrak. Horrela, sailkapeneko laugarren postura jeitsi dira, 124 punturekin. Euskotren Ligan berriz, Donostia Arraun Lagunak eskuratu zuen garaipena Hondarribian, Donostiarra eta Tolosaldearen aitzinetik. Etxekoak berriz, bostgarren izan ziren lan guztiak txukun betez. Atzo Pasaian postu bera errepikatu zuten eta sailkapen orokorrean ere, bostgarren postua mantentzen jakin dute. Asteburu bakar baten faltan, Iker Cortes entreantzaileak aipatu du helburu guztiak beteta dituztela dagoeneko eta pozik daudela egindako lanarekin. Azkenik, KAE Ligan, zortzigarren izan zen Hondarribia atzo etxean, Zumaia izan zen lehena, Lapurdi bigarren eta Itsasoko Ama hirugarren. Honen ondotik, heldu den asteburuan, Zarauzko Ikurriña jokoan izanen dute Euskolabel eta Euskotren Ligetan, baita KAE Ligan ere. Horrez gain, azken hauek, abuztuaren 15ean lehiatuko dira Plentzian. (Argazkia: Aitor Arrizabalaga)Iñigo Vertiz eta Iker Cortes, Hondarribia Arraun Elkarteko teknikaria eta emakumeen entrenatzailea, hurrenez hurren: