Hondarribiak kale, Real Union Bk bale

2016/03/09
Hondarribiak kale, Real Union Bk bale

Hondartzan galdu du Hondarribiak 25.jardunaldian, Oiartzun arerio zuzenaren aurka (0-2). Aurre hartu dio, ondorioz, sailkapen nagusian. Berdeek bederatzigarren tokira egin dute atzera. Oso urrun dute jaitsieraren mehatxua, baina jarraitutasuna falta zaie lehen postuetara hurbiltzeko. Real Union Bko bizilagunak laugarren tokian daude, azken garaipenen ondorioz. Larunbatean Orioko azken sailkatua mendean hartu zuten, etxetik kanpo (1-3). Asteburuan, Ohorezko Erregionaleko derbi bidasoarra izango da. Real Union Bk Hondarribia hartuko du, Stadium Galen.