Hondarribiak irabazi du eskubaloiko Euskal Ligako derbi bidasoarra

2017/12/05
Hondarribiak irabazi du eskubaloiko Euskal Ligako derbi bidasoarra

Hondarribia Eskubaloiak irabazi zuen igandean Euskal Ligako bidasoarren arteko derbia. Bidasoa B filiala hobeto hasi zen, eta markagailuan aurretik ibili zen lehen zatian zehar. Atsedenaldirako 11-11koa jarri zuten berdeek.

Bigarren zatiaren hasieran, hondarribiarren harresiaren kontra jo zuen Bidasoa Bk, eta ez zuen golik sartu lehen hamar minutuetan. Orduan hautsi zuten partida berdeek. Sei gol besterik ez zituen egin filialak bigarren zatian.

Garaipenari esker, zortzigarren postuan dago Hondarribia, 12 punturekin. Bidasoa B sailkapeneko hamaikagarrena da, 7 punturekin.