Hondarribiak ezin izan du neurketa bukatu

2016/03/02
Hondarribiak ezin izan du neurketa bukatu

Bertan behera gelditu zen larunbatean Zarautzen eta Hondarribiaren arteko neurketa. 20.minutuan hartu zuen erabakia epaileak, Astiko zelaiaren egoera txarraren ondorioz. 0-1 irabazten ari ziren berdeak. Gainerako minutuak beste egun batean jokatu beharko dituzte. Abantailari eusten ahaleginduko da orduan Hondarribia Futbol Elkartea. Momentuz, Oiartzun hartuko du larunbatean Hondartzan (16:30).

Real Union Bk osorik jokatu ahal izan zuen Lesakako Beti Gazteren kontrakoa, taldeak euripean aritu ziren arren. 2-1 irabazi zuten txuribeltzek. Ondorioz, Ohorezko Maila Erregionaleko laugarren postuan jarraitzen dute. Filialak Oriokori egingo dio bisita larunbatean (17:30).