HONDARRIBIA JAUN ETA JABE

2020/09/06
HONDARRIBIA JAUN ETA JABE

Maisuki garaitu du Hondarribiak Kontxako Estropadako lehen jardunaldia eta errenta bikaina lortu dute bigarren asteburuari begira, Zierbenak zortzi segundu kendu beharko dizkio datorren igandean bandera lortu nahi badute. 

Lehen txandan, Santurtzi, Urdaibai, Zarautz eta Donostiarra aritu dira lanean. Santurtzik hartu du hasieratik estropadako lidergoa, baina ez du lortu gainontzeko traineruekiko distantzia handia hartzea. Estropada aurrera egin ahala, Urdaibaik lortu du lehen txandako agintea. Beti ere, Santurtziko eskifaia Urdaibairekiko hurbil zeuden, ordea, Donostiarrak eta Zarautzek arazo gehiago izan dute bizkaitarren erritmoari eusteko.

Itsaso zabalean oso sendo aurkitu da ‘Bou Bizkaia’ ontzia. Santurtziri antzeman zaio Urdaibairen erritmoa mantentzeko arazoak zituela, baina ziabogara iritsi baino lehenago lehiari eutsi dio. Donostiarra lau segunduko atzerapena izan dute eta lehen luzetik, Zarautzek denbora asko galdu dute. Hala ere, ziabogara Santurtziarrak izan dira lehenak iristen, bi segundura Urdaibai heldu da, Donostiarra zazpira eta Zarautz 26ra.

Santurtzik sekulako ziaboga burutu du eta ezuste batean zortzi segunduko aldea atera dizkio Urdaibairi. Indartsu ibili da Santurtzi bigarren luzean eta paladaz-palada Donostiarra eta Urdaibairi segunduak gehitzen joan da. Bazirudien Donostiarrak Urdaibai aurreratzeko beta zuela, baina bizkaitarrek joera hobetu dute eta txandako bigarren postuan finkatu dira.

Santurtzik estropada apurtu du eta lehen txandako garaile eta estropadako erreferentzia bilakatu da 20:06.66-ko denbora eginez. Urdaibai izan da txandako bigarrena 10 segunduko atzerapenarekin, Donostiarra hirugarren iritsi da Santurtzirekiko 11 segunduetara eta Zarautz azkena izan da 50 segundu utzita.

‘Ama Gudalupekoa’ trainerua bigarren txandan lehiatu da Cabo, Zierbena eta Oriorekin batera. Irteeran, Orio jarri da estropada buru, baina lau traineruak segundu bateko distantzian mantendu dira. Estropada oso bizia mantendu da lehen metroetan, Orio, Hondarribia eta Zierbena denbora berdinetan arraun egin dute eta Cabo atzean geratzen joan da.

Ziabogara Hondarribia iritsi da lehen, Zierbena denbora berdinean eman dio buelta traineruari, Orio segundu bat utzi du eta Cabo 30 segundura iritsi da. Hala ere, Zierbenak bi segundu irabazi dizkio Hondarribiari ziabogatik irtetean eta Orio atzerago geratu da, zazpi segunduetara, hain zuzen. Bizkaitarrak bueltako lehen metroetan oso ziur nabaritu dira eta Mikel Orbañanosen tripulazioak ezin izan dute ‘Galipo’en erritmoa jarraitu.

Uhartearen parean, Hondarribiak olatu batzuk baliatu ditu beste behin Zierbenara gerturatzeko eta hori gutxi balitz, Zierbenari lau segundu atera dizkio. Agintean jarri da Hondarribia eta bere momentua bikain baliatu du. Beti ere, Zierbena gertu ibili da, estropada bukatzeko 500 metroren faltan, hiru segunduetara hurbildu dira, baina momentu kritiko hau ere bai gainditu dute hondarribitarrek.

Bi txandak kontutan hartuz, Hondarribia izan da eguneko azkarrena eta bigarren jardunaldirako tarte ederra lortu dute 19:47.37ko denbora eginez. Zierbenak zortzi segundu utzi ditu, Oriok 23 eta Cabo 51-ra heldu da.

DENBORAK:

1. Hondarribia 19:47.37

2. Zierbena 19:55.22

3. Santurtzi 20:06.66

4. Orio 20:10.84

5. Urdaibai 20:17

6. Donostiarra 20:18.30

7. Cabo 20:38.30

8. Zarautz 20:57.54