HONDARRIBIA GARAILE GIPUZKOAKO TXAPELKETAREN HIRUGARREN JARDUNALDIAN

2024/01/22
HONDARRIBIA GARAILE GIPUZKOAKO TXAPELKETAREN HIRUGARREN JARDUNALDIAN

Orioren aitzinetik helmugaratu zen Hondarribiako klubeko zortzikotea

Aulki mugikorreko Gipuzkoako distantzia luzeko txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatu zen pasa den larunbatean Bidasoan. Santiagotarrak talldeak antolatu zuen jeitsiera hau eta bertan, Hondarribiako zortzikotea izan zen irabazlea.

Guztira 124 ontzi ureratu ziren Bidasoan Gipuzkoako Ligako hirugarren jeitsiera ospatzeko. Senior mailako zortzikotean Hondarribiako taldea izan zen irabazlea, 15:36,46 denborarekin, eta Orioren aitzinetik sailkatu zen (16:05,60). Mikel Orbañanosen agindupean aritu ziren Ibai Camarero, Ander Legazkue, Beñat Egiazu, Aimar Kanpandegi, Xabier Olaskoaga, Xabier Salaberria, Iker Uarte, Mattin Colas eta Iker De La Linde lemazaina.

Emakume seniorren artean, zortzikote bakarrak parte hartu zuen, Irungo Santiagotarrak taldekoak eta 18:42,08ko denbora egin zuen. 

Heldu den asteburuan, Gipuzkoako Ligako laugarren eta azken jardunaldia jokatuko dute Bidasoan ere. Urtarrilaren 27an, larunbatean, ospatuko da, 14:00etan eta oraingo honetan, Hondarribiako taldea izanen da antolatzailea, Hondarribia Arraun Elkartea hain zuzen.