Hondarribia eta Santiagotarrak garaile Orioko Nazioarteko Estropadan

2025/04/14
Hondarribia Arraun Elkarteko gizonezkoen lehen traineruak eskuratu zuen garaipena larunbatean, Orion ospatu zen Nazioarteko Estropadan. Txapelketa berean Santiagotarrakeko emakumeak ere garaile suertatu ziren.
Hondarribia eta Santiagotarrak garaile Orioko Nazioarteko Estropadan

Orion ospatu zen, pasa den larunbatean, Nazioarteko Estropada eta garaipena Bidasoara joan zen. Hain zuzen ere, Hondarribiako gizonezkoen lehen trainerua eta Santiagotarrakeko emakumeak izan ziren garaile, biek ere Orioren aitzinetik sailkatuta. Estropada hau lemazaina daraman zortziko kategorian dagoen entzutetsuena da.

Gizonetan, Hondarribiako gizonezkoen lehen trainerua izan zen garaile. 1:47,12 minutuko denbora behar izan zuten hondarribitarrek estropada osatzeko. Bigarren Orio izan zen, 1,26 segundu gehiago behar izan zituzten etxekoek helmugara iristeko. Hirugarren berriz, Sevilla izan zen (1:55,53) eta Viana de Portugal laugarren (1:57,15).

Emakumeetan, Bidasoara joan zen garaipena ere. Irungo Santiagotarrak taldeko emakumeek lortu baitzuten Orio gainditzea. Etxekoekin izan zuten irundarrek lehiarik estuena eta helmugan ere, 68 ehunekorengatik irabazi zieten etxekoei. Bidasotarrek 2:06,39 minutuko denbora behar izan zuten estropada osatzeko. Sevilla izan zen hirugarren (2:12,47) eta Viana de Portugal laugarren (2:13,39).

Iñaki Vertiz hondarribitarren bigarren entrenatzaileak eta Jone Otañok Santiagotarrakeko lehendakaria egin dizkigute bi garaipenen balorazioak.