Hondarribia Arraun Elkarteak hamabi domina eskuratu zituen Gipuzkoako aulki mugikorreko txapelketan
Gipuzkoako aulki mugikorreko hirugarren jeitsiera ospatu zen Bidasoan, pasa den igandean, Hondarribia Arraun Elkarteak antolatuta. Guztira, zortzi klub eta 122 ontzik hartu zuten parte txapelketan eta etxekoek lan ona egin zuten gainera. Klub antolatzaileko kirolariek, guztira, hamabi domina poltsikoratu zituzten: urrezko bi, zilarrezko zazpi eta brontzezko hiru.
Irteera Puntxasen izan zuten jubenilek eta seniorrek. Kadeteak, infantilak eta beteranoak, berriz, Behobiako Zubitik irten ziren. Erlojupeko modalitatean aritu ziren aireportura arteko tartean eta, aipatu bezala, hondarribiarrek lan bikaina egin zuten. Guztira 12 domina eskuratu zituzten: urrezko 2, zilarrezko 7 eta brontzezko 3. Emaitza guztiak hemen ikus daitezke.
Hurrengo hitzordua otsailaren 22an izanen dute arraunlariek, Legution.