HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK GIPUZKOAKO TXAPELKETA JOKATUKO DU

2022/04/29
HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK GIPUZKOAKO TXAPELKETA JOKATUKO DU

Orion jokatuko da Gipuzkoako Aulki Mugikorreko ligako zortzigarren jardunaldia eta 8+ gizonezkoen Gipuzkoako Txapelketa

Hondarribia Arraun Elkarteak hitzordua izango du bihar, apirilak 30, Orion. Izan ere, bertan jokatuko da Gipuzkoako Aulki Mugikorreko ligako zortzigarren jardunaldia eta 8+ gizonezkoen Gipuzkoako Txapelketa.

Hondarribia AEk bihar, arratsaldeko 15etan, 8+ gizonezkoen Gipuzkoako Txapelketan parte hartuko du Orion. Taldeak emakumezkoen 8+ absolutua aurkeztu zuen baita ere, baina tripulazio gehiagorik ez dagoenez, lehiaketa hori bertan behera gelditu da. Gizonezkoen proban aldiz, Hondarribiko ontziaz gain, Orio, Donosti Arraun Lagunak eta Zarautz ere ibiliko dira lehian.

Etxeko taldearen ontziari dagokionez, harrobiko bederatzi arraunlariek osatuko dute eta honengatik, tripulazioaren adina 20 urtekoa izango da bataz beste. Lehiaketan parte hartuko duten arraunlariak hauek izango dira: Xabier Olaskoaga, Aimar Kanpandegi, Beñat Egiazu, Xabier Herrador, Ibai Camarero, Xabier Irigaray, Iker Huarte, Mattin Colas eta Iker de la Linde lemazaina.

Nahiz eta neguan ospatu zen jeitsieran Orio nagusitu zen, apirilaren 10ean jokatu zen estropada Hondarribiak irabazi zuen aurreko garailearen aurretik. Horregatik, asteburu honetako lehia espero zitekeena baino irekiagoa egongo da.