Hogeita sei domina lortu ditu Bidasoa XXIek neguko Euskal Herriko Txapelketan

2019/01/11
Hogeita sei domina lortu ditu Bidasoa XXIek neguko Euskal Herriko Txapelketan

Dominen kopuruari dagokionez, arrakastasua izan zen neguko Euskal Herriko Txapelketa Bidasoa XXI taldearentzat. Hogeita sei lortu zituzten maila nagusiko igerilariek, joan den asteburuan Iruñean. Azpimarratzeko moduko markarik ez zuten lortu, baina lehiakortasuna erakutsi zuten. Hamasei garaipen eskuratu zituzten bidasoarrek. Nabarmentzekoa da Ion Mugikak txapelketan egindako lana. Bizkarreko hiru probetan eta 200X erreleboan parte hartu zuen. Denetan jantzi zuen urrezko domina. Markel Alberdik, Yeray Lebonek, Ion Rengelek eta Marina Legasak bina proba irabazi zituzten.