HOGEITA HAMAR DOMINA ESKURATU DU BAT-EK GAZTE ETA MASTER KATEGORIETAN
Gipuzkoako txapelketan parte hartu zuten Bidasoa Atletiko Taldeko gazte eta masterreko atletek eta hogeita hamar dominekin bueltatu ziren etxera
Gipuzkoako txapelketako bigarren jardunaldia ospatu zen pasa den asteburuan Anoetako mini estadioan. Bidasoa Atletiko Taldeko 16, 18 eta 20 urtez azpiko atletez gain, Master mailakoak ere bertan izan ziren eta hauek guztiek hogeita hamar domina ekarri zituzten bueltan etxera.
16 urtez azpiko nesketan Oihana Amadok urrezko eta zilarrezko dominak eskuratu zituen. Lehena mailu-jaurtiketan (22,59 metro) eta bigarrena, xabalina-jaurtiketan (30,19 metro). Uzuri Martiarena ere hirugarren izan zen azken proba honetan, 28,04ko markarekin. Mariela Berazak berriz, urrezkoa irabazi zuen 300 metroko hesi-lasterketan 46,99 segunduko proba osatu ondotik. 300 metroko lasterketan berriz, Nerea Sorondok eta Elene Salcedok podiumeko bigarren koska partekatu zuten, denbora bera egin baitzutelako, 43,78 segundu. Nerea Cambonek azkenik, hirugarren postuan bukatu zuen 1000 metroko lasterketa, 3:17,44 minutuko denbora eginda.
Mutiletan berriz, Hugo Vazquezek eta Alai Cabellok urrezko eta brontzezko dominak eskuratu zituzten, hurrenez hurren, 1000 metroko lasterketan, 2:39,42 eta 2:41,00ko denborak eginda. Bi markak estatuko minimoak dira. Egoitz Miquelarenak ere urrezko domina eskuratu zuten 300 metroko lasterketan (36,46 segundu). Rafael Caseau bigarren postuan sailkatu zen jauzi hirukoitzean (11,98 metro) eta hirugarren postuan xabalina-jaurtiketan (35,11 metro). Markel Garranchok eskuratu zuen azken domina, oraingo honetan zilarrezkoa, 300 metroko lasterketan (37,60 segundu).
18 urtez azpiko atletek hamar domina
18 urtez azpiko neskek zortzi domina eskuratu zituzten asteburuan. Alaine Aguerraldek urrezkoa eskuratu zuen 200 metroko lasterketan (25,04 segundu) eta honekin, bere mailako minimo estatala lortu zuen ere. Leire Martiarenak aldiz, zilarrezko domina poltsikoratu zuen proba berean, 25,42ko denborarekin eta estatuko minimoa behatzekin ukituz. Izaskun Sanz ere Gipuzkoako txapeldun izan zen 800 metroko lasterketan (2:18,28 minutu), eta Irati Erro bigarren sailkatu zen proba berean (2:22,61 minutu). Eider Alzaga ere txapelduna bilakatu zen 400 metroko hesi-lasterketan (1:08,88 minutu) eta Eider San Millan bere gibeletik sailkatu zen (1:15,76 minutu). Eider Zumeagak eta Lorea Cabezonek brontzezko dominak eskuratu zituzten jauzi hirukoitzean eta 3000 metroko lasterketan, hurrenez hurren, 10,71 metrorekin eta 11:44,57 minuturekin. Azkenik, mutilan, Unax Erasok 53,04 metro lortu zituen mailu-jaurtiketan eta Gipuzkoako txapeldun bilakatu zen baita ere.
20 urtez azpiko taldea
20 urtez azpiko taldeko nesketan, Laia Olascoagak lortu zuen urrezko domina 200 metroko lasterketan, 24,94 segundurekin. Martina Villarrek berriz, brontzezkoa eskuratu zuen proba berean, 25,45ko denborarekin. Irune Muguruza azkenik, lehen postuan sailkatu zen 400 metroko hesi-lasterketan, 1:02,34ko denborarekin. Mutiletan berriz, Beñat Miquelarenak eta Joaquin Alonsok urrezko eta zilarrezko domina eskuratu zituzten, hurrenez hurren. Miquelarenak 22,12 segundu behar izan zituen proba osatzeko eta Alonsok berriz, 22,74 segundu.
Masterrek bederatzi domina eskuratu zituzten
Master mailan, BATeko atletek bederatzi domina irabazi zituzten. Jose Mari Zabalak horietako hiru poltsikoratu zituen: 100, 200 eta 400 metroko lasterketetan 13,22 segundu, 26,29 eta 1:00,65 minutuko denborekin. Fernando Garciak ere urrezko domina eskuratu zuen 100 metroko lasterketan (12,95) eta brontzezkoa 200 metrokoan (26,06). Susana Ruizek urrezko domina ere eskuratu zuen proba berean, 29,93 segundurekin.
Jaurtiketetan, Miguel Arburuak zilarrezko domina eskuratu zuen 17,38 metro eginda eta urrezkoa xabalina-jaurtiketan (25,48 metro). Pisuan berriz, brontzezko bertze domina irabazi zuen Arburuak, 7,68 metroko jaurtiketarekin.
Azkenik, Abel Castañares 12. postuan sailkatu zen 800 metroko lasterketan (2:39,86 minutu), eta Juana Usabarrenak, atletarik beteranoenak (W75 kategoriakoa), urrezko lau domina eskuratu zituen: pisu-jaurtiketan (7,05m), diska-jaurtiketan (13,15m), mailu-jaurtiketan (19,09m) eta xabalina-jaurtiketan (11,74m).