Hogei puntuen muga gainditu du Bidasoak
BIDASOA: Dejanovic, Crowley ( 1), Beltza (1), Nonó (4), Borragán (4), Popovic, Lancina. Cavero (1), Vázquez (2), Martínez, Odriozola (4), Zubiria, Serrano (3), Muiña (4), Basaric (1), Azkue (3).
HUESCA: Gómez, Selicani (1), Val (1), Carmona (5), Carró (1), Felez (2), Marcelo (1). Camas, Todorovic (2), Mugerza, García, Ariño (4), Mira, Garzo, Arguillas (2), Bonnano.
MARKAGAILUA: 3-2, 3-4, 5-5, 6-6, 7-9, 11-11 (atsedenaldia), 12-12, 15-13, 17-13, 21-15, 25-17, 29-17.
Bidasoak ez du mailari eusteko sufritu beharko. Asobal Ligan jarraitzeko aski izaten da hogei puntu biltzea, eta bat gehiago du jada Jacobo Cuétararen taldeak. Larunbatean garaipen erosoa lortu zuen Artalekun, sailkapenean puntu bat gehiago zuen Huescaren kontra. Lehen zatia berdindua izan zen, hala ere, eta Huescak abantaila eduki zuen behin baino gehiagotan.
Berdinduta ekin zioten taldeek bigarren zatiari, baina Bidasoak hartu zuen agintea. Abantaila handituz joan zen, eta hogeigarren minuturako garaipena ondo bideratu zuen (21-15). Azken hamar minutuetan Huescak behera egin zuen, ezinean, etxekoen nagusitasunaren aurrean. Garaipenari esker, zazpigarren tokian dago Bidasoa sailkapenean. Laugarrenari, Granollersi egingo dio bisita hurrengo jardunaldian.