Hobekuntzari jarraipena eman dio Hondarribiak

2019/01/02
Hobekuntzari jarraipena eman dio Hondarribiak
Puntuz-puntu, zulotik ateratzeko bidea egiten ari da Ohorezko Erregionaleko Hondarribia. Gaizki hasi zuen denboraldia, baina lau partida egin ditu dagoeneko galdu gabe. Azken puntua larunbatean eskuratu zuen Lasarte-Orian, Ostadarren kontra. Ordubetez aritu zen, gainera, hamar jokalarirekin. Azken aurreko postuan dago oraindik Hondarribia, baina oso estu dago sailkapena. Lau talde daude bi puntuko tartean. Larunbatean Tolosa hartuko dute berdeek Hondartzan. Real Union Bk Ordiziari egingo dio bisita, joan den astean Galen Aurreraren aurka 1-4 galdu ondoren. Hamargarren dira txuribeltzak sailkapenean.
"