HOBEKUNTZA NABARIA BAINA PORROT BERRI BAT

2020/01/16
HOBEKUNTZA NABARIA BAINA PORROT BERRI BAT
Zaisa Txingudy Rugby Club 16
21 Getxo

Zaisa Txingudi Rugby Klubak gutxigatik galdu zuen Getxoren aurka 2020 urteko lehen neurketan, 16-21. Zazpi puntu baino gutxiagogatik galtzearren, puntu garrantzitsu bat jaso zuen talde bidasoatarrak

Beste neurketa bat galdu du Euskadiko Senior Ligan Zaisa Txingudi Rugby klubak, baina taldearen hobekuntza nabaria da, Getxoren aurka lehen itzulian 67-28 galdu zuten eta oraingo honetan, Fadurakoek garaipena lortzeko majo izerditu behar izan zuten. Egoera berdinean aurkitzen da talde irundarra jardunaldi honen ostean, sailkapeneko azkenaurrekoak dira zazpi puntu eskuratuta.

Neurketa hasi baino lehen minutu bateko isilunea egin zen Manu Taberna eta Joseba Romeroren omenez, biak azken egunetan zendutakoak. Hasieratik omendu nahi izan zituzten bi jokalari oihak Txingudi Errugbi Klubak eta lehen minutuetan neurketa agintzen hasi zuten. Ugo Ponciniren zigor kolpe batek estreinatu zuen markagailua (3-0) eta denboraldian bigarren aldiz, bidasoatarrak aurretik jarri ziren markagailuan. Oso joko erasokorra burutu zuen Zaisa Txingudi Errugbi Klubak neurketako hastapenean, baina zigor kolpe asko izan zutela medio eta entseguak bukatzeko gaitasun faltak, abantaila ez handitzea baldintzatu zuten.

Lehen zatiaren bukaera arte Getxo taldeak ez zuen baloiaren jabetza izan, baina bost minutu horiek bikain aprobetxatu zituzten neurketako lehen entsegua lortzeko eta atsedenaldira markagailuan aurretik joateko (3-7).

Aldageletara minduta joan zen talde bidasoatarra, azken metroetako hutsengatik bigarren zatira atzetik iritsi ziren markagailuan. Hori bai, lehen zatiaren antzera, bigarren zatian Plaiaundiko zelaian agintzen hasi ziren. 49.minutuan beste behin zigo kolpe bat baliatuz, 6-7 hurbildu ziren markagailuan. Fadurakoek erreakzionatu eta gora egin zuen, 55.minutuan neurketako bigarren entsegua erdietsi zuten (6-14), baina hirugarren zigor kolpeak jarraian 9-14koa jarri zuen. Entsegu bat lortzearekin garaipena lortuta, talde bidasoarrak garaipena lortuko luke, baina beste behin izan zituzten aukerak ez zituzten gauzatu eta kontran, Getxotarrek hirugarren entsegua egin zuten (9-21). Besoak jeitsi eta errenditu ezean, Zaisa Txingudi Rugby Klubak bere mailarik onena ematen jarraitu zuen eta 79 minutuan hainbesteko esfortzuaren saria jaso zuten. Enoch Ferkak etxekoen neurketako entsegu bakarra lortu zuen eta azkeneko 16-21koa ezarri zuen markagailuan.