Hirugarren sailkatua menderatu du Real Unionek
REAL UNION: Otaño, Gorosabel, Ekhi, Esnaola (Aimar, 46’), Urkizu, Rodellar, Estrada, Arriaga (Hernaez, 72’), Mario (59’), Galán.
TOLEDO: Alcolea, Expósito, Adrián, Castro, Dani Pérez, Barranco (Jordan, 33’), Lolo Pla, De Lerma, Javi Gómez, Pablo González, Canario (Roberto, 72’).
GOLA: Estrada (65’).
Konfiantza berreskuratzeko moduko garaipena erdietsi du Real Unionek. Toledo hirugarren sailkatuari irabazi dio Stadium Galen, norgehiagoka ona eginez. Ez da ondo hasi, Gaztela-Mantxako taldea gehiago izan baita lehen zatian. Deseroso ibili dira txuribeltzak, Toledori min egiteko modurik topatu gabe. Amaiera aldera, ordea, hobera egin du etxeko taldeak.
Bigarren zatiaren hasieran, hobekuntzari jarraipena eman dio Unionek. 53.minutuan, aukera bikoitza eduki dute Martinsek eta Mariok, eta hamabi minutu beranduago, saria iritsi da azkenean. Dani Estradak egin du gola, korner baten aldaratzean. Aurrerantzean ondo moldatu da Real Union. Gainera, aldaketek oreka gehiago eman diote. Garrantzi handiko hiru puntu bildu ditu Irungo taldeak. Orain, hala ere, etxetik kanpo hobetu beharko du, erregulartasunik gabe ezin izango baitu sailkapenean gora egin.