Hirugarren puntua bildu du Mariñok
2015/10/06
Hiru puntu lortu ditu Emakumeen Bigarren Mailako Mariñok lehen lau jardunaldietan. Estreinaldiko partidan galdu, eta hurrengo hiruetan berdindu egin du talde irundarrak. Larunbatean Gasteizen aritu zen, Aurreraren kontra. Hutsean amaitu zen partida, eta puntuak banatu zituzten taldeek. Sendo dabil Mariño defentsan, bi gol jaso baititu bakarrik kirol sasoiko lehen hilabetean. Erasoan, berriz, ez du eraginkortasun handirik erakutsi. Gol bakarra sartu dute urdinek. Hiru punturekin, sailkapeneko hamaikagarren tokian daude. Larunbatean etxean jokatuko dute neskek, hirugarren postuan dagoen Añorgaren kontra (18:00).