HIRUGARREN POSTUA SILESIAN
Teresa Errandoneak hirugarren postuan bukatu zuen 100 metro hesidunen proba eta zazpi puntu eskuratu zituen Espainiako Selkezioarentzat.
Bidasoa Atletiko Taldeko lasterkariek opor gutxi izaten dituzte udaran. Euren txapelketetan inoiz baino zentratuago dabiltza eta horren erakusle asteburu honetako berriak dira. Batetik, Teresa Errandoneak hirugarren postu baliotsua eskuratu zuen Europako taldekako Txapelketan; eta bestetik, sei zilarrezko eta zazpi brontzezko domin erdietsi zituen BAT-ek Gipuzkoako Txapelketan.
3.hesia ukituta, 13,24’’.
Teresa Errandonea Espainiako Selekzioaren parte izan zen Poloniako Silesia hirian jokatu zen Europako taldekako txapelketan. Haizeari aurre eginez eta aurkari azkar batzuen aurrean, Errandoneak emanaldi ona egin zuen. Nahiz eta hirugarren postuan bukatu eta Espainiako Selekzioarentzat 5 puntu eskuratu, Errandoneak proba ez zuen asebeteta bukatu: hirugarren hesia ukitzearen ondorioz, denbora azkarragoa lortzea oztopatu zion. Edonola ere, hesia ukitu eta pistaren egoera kontuan hartuta, emaitza positibotzat har daiteke lortutako 13,24’’-ak.
Gipuzkoako Txapelketa emankorra Bidasoa Atletiko Taldearentzat.
Anoetako Atletismoko pista izan zen Gipuzkoako Txapelketako egoitza. Bidasoa Atletiko Taldeak ordezkaritza zabala eraman zuen bertara eta emaitza ederrak eskuratu zituen: zilarrezko sei eta brontzezko zazpi domin.
Alazne Garridok 400 metroetan (57,96’’), Erika Samardzikek pisu jaurtiketan (9,64 m), Izaro Irastorzak xabalina jaurtiketan (29,16m), Eki Vicentek altuera jauzian (1,85m), Mikel Camponek pertika jauzian (4,92m) eta Gonzalo Tamayok pisu jaurtiketan (14,28m) eskuratu zuten zilarrezko domina.
Postu bat atzerago Iñigo Lozanok 400 metroetan (50,39’’), Juan Errandoneak luzera jauzian (7,35m), Ana Gomezek 100 metroetan (12,40’’), Izaro Irastorzak altuera jauzian (1,57m), June Lizasoa luzera jauzian (5,51m), Maider Navarrok xabalina jaurtiketan (21,58m) eta nahiz eta azkeneko hesian arazoak izan, Malen Martinezek bukatu zuten.