Hirugarren postua bermatu du Real Union Bk

2016/05/12
Hirugarren postua bermatu du Real Union Bk

Ohorezko Maila Erregionaleko laugarren postuan dagoen Mutriku mendean hartu du Real Union Bk Stadium Galen (3-0). Bi jardunaldi gelditzen dira liga bukatzeko, eta lehenengo postuarekin amestea ia ezinezkoa bada ere, bigarrena lortzea egingarria izan diaiteke filial txuribeltzarentzat. Hiru puntuko aldea du Union Bk Anaitasunarekiko, eta gol average-a alde du. Mailari eusteko lehian dagoen Getariakoren etxean ariko da asteburuan, eta Tolosa liderra hartuko du azken jardunaldian.

Hondarribia Futbol Elkarteak lehiakortasuna berreskuratu du. Joan den astean aspaldiko partez irabaztea lortu ondoren, oraingoan Hernaniren aurka berdintzea lortu du, Hondartza futbol zelaian. Sailkapeneko hamabigarren postuan daude berdeak, eta koskaren bat gehiago igotzen ahaleginduko dira azken jardunaldietan. Errenteriako Fanderian jokatuko dute asteburuan, eta Anaitasuna bigarren sailkatua hartuko dute azken jardunaldian. Bizilagunei mesede egiteko aukera izango dute.