HIRUGARREN NEURKETA JARRAIAN 4-0 IRABAZIZ

2019/03/12
HIRUGARREN NEURKETA JARRAIAN 4-0 IRABAZIZ

Lekaenea klubeko gizonezkoen taldeak 4-0 irabazi zuen Fundacion Cajasol Hispalis eta Espainiako Txapelketara sasoiko iristen da

Igandean Espainiako Superdibisioko mailan jokatzen duen Lekaenearen gizonezko taldeak azken jardunaldietan garaipen bat eta berdinketa bat eskuratu zuen Fundacion Cajasol Hispalis jaso zuen Sonia Etxazarreta Kirol Gunean. Lekaeneak azken bi jardunaldietan bi garaipen sendo erdietsita iristen zen igandeko partidura eta lau set jarraian irabazi ondoren, hirugarren garaipena errenkadan lortu zuten.

Garaipen berri honen arduradunak Endika Diez, Jaime Vidal eta Daniel Kosiba izan ziren eta andaluziarren aldetik Antonio Chaves, Luis Eduardo Camarco eta Marcos San Martin lehiatu ziren. Azken hau Endika Diezen aurka aritu zen eta euskaldunak 3-1 irabazi ondoren, goizeko lehen puntua erdietsi zuen. Daniel Kosibak emaitza bera lortu zuen Camarcoren aurrean eta Jaime Vidalek 3-0 Chaves irabazi eta gero, neurketa 3-0eko markagailua ezarri zuen. Puntu bat besterik ez zuten faltan irundarrek, eta Daniel Kosibak 3-0eko garaipen baten bitartez, norgehiagoka 4-0ekoarekin itxi zuen.

Azken hiru jardunaldietan irundarrek 4-0 irabazi dute eta sasoi bikainean datorren asteburuan Gudalajaran ospatuko den Espainiako Txapelketaren eta Errege Koparen txapelketara sasoi betean iristen da. Ligako sailkapenean 21 punturekin laugarrena da Lekaenea, Borges Group Tenis Taula hirugarren sailkatuari presio handia sartuz.