HIRUGARREN JARDUNALDIAN LEHEN PORROTA
Zilarrezko mailatik jeitsi berria den Trapagaran taldea izan da lehena Ilcapo Hondarribia garaitzen (31-29).
Asteburu honetan Ilcapo Hondarribiaren denboraldiko lehen porrota iritsi zen, ezin izan zuen punturik batu Trapagarani eginiko bisitan. Galdu arren, sailkapeneko zazpigarren postutik ez da mugitu Aitor Etxabururen taldea. Hiru jardunaldietatik, bi garaipen erdietsi ditu; beraz, lau puntu batu dituzte denboraldi hastapenean.
Trapagaran Ohorezko Zilarrezko mailatik jeitsi berri den taldea da eta larunbatean bere maila erakutsi zuen. Beharrezkoa izan zuten maila erakustea, bigarren zatian Ilcapo Hondarribiak ondo estutu baitzituzten bizkaitarrak. Lehen zatia 19-16 bukatu ostean, bigarren zatia Ilcapo Hondarribiak 12-13 irabazi zuen eta azken minutura arte ezin izan zuten etxekoek garaipenaz gozatu. 1.Nazional mailako talde gogorrenetakoaren aurka eta min hartutako jokalariak tarteko zituelarik, maila bikaina erakutsi zuen Ilcapo Hondarribiak.
Denboraldiko laugarren jardunaldian Hondarribiko Ondartza kiroldegian lehiatuko da Aitor Etxabururen taldea, Easygas Urduliz Eskubaloia izango du aurkari, igandean, 12:00etan.
Fitxa teknikoa
31 - Trapagaran (19+12): Arroyo, Najera (2), Suárez (3), Torrecilla (5), Cagigas, Santa Coloma (2), Fernández (3), Cabado, Delgado (4), Valderrama (2), Abajo (5), Díez (2), Aramburu (2), De Miguel, Idoyaga, Cañones (1).
29 - Il Capo Hondarribia Bidasoa (16+13): Zabala, Santano (4), Gey-Emparan (4), Furundarena, Satrustegui (3), Martiarena (2), Galán Arana (4), Barreto, Mendizabal (2), Iribar (4), Nieto (6).