Hirugarren izan da Santiagotarrak Espainiako Slalom Txapelketan
Hirugarren tokian amaitu du Santiagotarrak Kirol Elkarteak Espainiako Slalom Txapelketa. Frantziako Orthezen jokatu dute asteburuan azken fasea. Cadí La Seu d'Urgell eta Atlético San Sebastian izan ditu aurretik Irungo taldeak.
Guztira hamahiru domina jantzi dituzte Santiagotarrak-eko palistek. Senior mailan, Joan Crespo bigarren gelditu da K1ean. C1ean, Jokin Sanchez hirugarren izan da. C2an, Aritz Dorronsorok eta Imanol Estebanek bigarren postuan amaitu dute. Patruilen proban, urrezko domina lortu du K1eko taldeak (Telmo Olazabal, Joan Crespo eta Hasier Rodríguez), eta zilarrezkoa C1ekoak (Jokin Sánchez, Mikel Ormazabal eta Imanol Esteban). Asteburuan, Munduko Kopako proba izango dute Joan Crespok eta Ander Elosegik, La Seu d'Urgellen, Katalunian.