Hirugarren eraztuna jantzi du Vilariñok

2015/10/05
Hirugarren eraztuna jantzi du Vilariñok

Euro Nascar txapelketa irabazi du Ander Vilariñok hirugarren aldiz. Belgikako Zolderren egin dituzte denboraldiko azken bi lasterketak asteburuan. 37 puntuko aldea lortu du hondarribiarrak azken sailkapenean Alon Day israeldarrarekiko. Beraz, txapeldunari dagokion hirugarren eraztuna eskuratu du. Lau edizio izan ditu guztira Europako Nascar lehiaketak, eta hiru aldiz irabazi du Vilariñok. Sari moduan,  Nascar Hall of Fame ikuskizunean parte hartuko du abenduan, Charlotten (AEB).