Hirugarren aldiz irabazi dute Oliverik eta Irigoienek Donostia-Hondarribia
Iker Oliveri hondarribiarrak irabazi du Donostia-Hondarribia Talaia Bidea mendi lasterketa, gizonezkoen mailan. Hirugarren garaipena du jada etxeko korrikalariak, denak segidan. 2:19.05eko denbora egin du oraingoan, 30,8km-ko ibilbidean. Iaz baino bost minutu gehiago. Nahikoa izan du, hala ere, podiumeko lehen tokira igotzeko. Bigarren Jon Ugalde andoaindarra izan da (2.22.18), eta hirugarren, 2.22.27 denborarekin, Aritz Kortabarria arrasatearra.
Emakumeetan, Uxoa Irigoien getariarra izan da azkarrena. Aurtengo proba, iazkoa, eta 2014koa irabazi ditu Irigoienek. 2:51.36ko denbora egin du getariarrak, Emma Puchu urruñarrak baino 14 minutu gehiago (3:05.52). Karla Lejarreta gasteiztarra izan da hirugarren. Guztira, 435 korrikalarik amaitu dute lasterketa.