HIRU SEGUNDURENGATIK A CORUÑAKO IKURRIÑA ORIORENTZAT
Galiziako lehen jardunaldian hirugarren postuan bukatu zuen Go Fit Hondarribiak Oriorekiko 11 segunduetara, bigarren jardunaldian ordea erakustaldia eman zuten eta estropadan garaile atera zuten Oriori 8 segundu aterata. Emakumezkoetan Ama Guadalupekoa hirugarren izan ziren
Oriorenzat izan zen Eusko Label Liga berriko Galizian jokoan jarri den lehen ikurriña. A coruñako ikurriñak berezitasun bat zekarren, bi jardunaldiak itsaso eremu berean jokatzen zen eta asteburuko bi denborak kontutan hartuz azkarrenarentzat izango zen bandera. Hori bai, puntuak estropada bakoitzeko sailkapenaren arabera banatu ziren eta gaur egun, oriotarren eta hondarribitarren arteko distantzia sei puntutan dago.
Esan bezala, Oriok garaitu zuen larunbateko estropadan. Jon Salsamendiren mutilak nagusitasun handiarekin ohorezko txandako traineruak baino gehiago izan ziren. Oso azkar ibili ziren oriotarrak, 19’22”78ko denbora gauzatu zuten, Santurtziri lau segundu aterata eta estropada eremuko errekorra 1’01 segundutan hobetuta. Santurtzitarren atzetik, Hondarribia iritsi zen 11 segunduetara eta ohorezko txanda Zierbenak itxi zuen 16 segunduetara. Galipoak ordea bostgarren postuan bukatu zuten estropada, izan ere, bigarren txandatik Urdaibai nagusitu zitzaien. Seigarren postuan Donostiarrak bukatu zuen, zazpigarrena Cabo eta bigarren txandako azken sailkatua Kaiku izan zen. Lehen txandan aritu zen Ondarroa Kaiku baino azkarrago ibili ziren eta beraz, zortzigarren postuan bukatu zuten estropada Sestaoarrak bederatzigarren postura bidaliz. San Pedroko Libia ontzia hamargarrenak izan ziren eta azken bi postuetan, Astillero eta Lekittarra iritsi ziren hurrenez hurren.
Igandeko estropadan, hondarribitarrek oso gertu izan zuten bandera, Ama Guadalupekoak erakustaldia eman zuen A coruñako ikurriñaren bigarren jardunaldian. 16km/h-ko haize ufadak izan ziren eta estropada eremu mugitu batean, Mikel Orbañanosen arraunlariak nagusitu ziren. Bigarren txandatik, Donostiarra eta Zierbena, Orio baino azkarrago ibili ziren eta bostgarren postuan Santurtziarrak izan ziren. Urdaibai ohorezko txandako azken sailkatua izan zen eta estropadako seigarrenak izan ziren, Kaikuren eta Ondarroaren aurretik. Azken lau postuak Lekittarra, Astillero, Cabo eta San Pedrorentzat izan ziren.
Azken bi estropaden ondoren, horrela geratzen da Eusko Label Ligako sailkapena:
Emakumezkoetan ere Orio garaile
Euskotren Ligan larunbatean eta igandean Orioko Txiki ontzia nagusitu zen. Larunbateko estropadan, bost segunduko abantaila izan zuten Arraun Lagunekiko, 22 segundu Hondarribiarekiko eta 33 segundu Donostiarrarekiko. Eguneko albistea Iker Cortesen arraunlariak lortu zuten, izan ere, lehen estropada izan zen azken postuan bukatzen ez zutela, trainerua pixkanaka pixkana hobeto doala frogatuz.
Igandean ere oriotarrak izan ziren azkarrenak helmugara heltzen eta oraingoan distantzia handiago lortu zuten Arraun Lagunakekiko, 19 segunduetara iritsi ziren Donostiarrak. Donostiko beste kluba izan zen eguneko hirugarren sailkatua segundu batean Hondarribitarrei gailenduta. Hala ere, asteburuko denbora guztiak kontutan hartuz, Hondarribitarrak hirugarren postuan bukatu zuten.
Euskotren Ligaren bi estropada berri hauen ondoren, horrela geratzen da sailkapen nagusia: