Hiru sari jaso ditu Santiagotarrak K.E.k Piraguismoaren Galan

2019/01/08
Hiru sari jaso ditu Santiagotarrak K.E.k Piraguismoaren Galan
"
2013/2014 denboraldiko emaitzen ondorio diren hiru sari jaso ditu asteburuan Santiagotarrak Kirol Elkarteak. Olatz Zabala presidenteak ordezkatu zuen elkartea, Avilesen (Asturias) egin zuten Espainiako Piraguismoaren Galan. Hiru aldiz igo zen Zabala eszenatokira, ondorengo sariak jasotzera: Pistako Sekzioak maratoian taldeka lortutako bigarren postua, eta Ur Bizietako Sekzioak jaitsieran eta slalomean eskuratutako bigarren tokiak. Santiagotarrak K.E.k piraguismoaren munduan duen sona berretsi du horrela.
"