HENDAIAKO ESTADIOAK EZIN IZAN DU SAINT MEDARD EN JALLEZ GARAITU

2020/09/21
HENDAIAKO ESTADIOAK EZIN IZAN DU SAINT MEDARD EN JALLEZ GARAITU
Hendaiako Estadioa 17
33 Saint Medard en Jallez

Hendaiako Estadioak ezin izan zuen Ondarraitzeko estreinuko neurketa garaipenarekin bukatu, 17-33 galdu zuten Saint Medarden aurka. Reserve taldeak, ordea, 21-14 irabazi zuen.

Hendaiako Estadioak ezin izan dio lehen jardunaldian Orthezen zelaian lortutako garaipenari jarraipena eman bigarren jardunaldian. Denboraldi berriko lehen neurketa jokatu zuten Ondarraitzen eta neurketa txar batean Saint Medard en Jallez taldeak 17-33 irabazi zituzten.

Saint Medard en Jallezek denboraldiko lehen bi neurketak irabazi ditu, Mouguerreren aurka 26-24 irabazi zuen eta asteburu honetan,Hendaiako Estadioa garaitu dute. Neurketa txarra jokatu zuen Hendaiako Estadioak; izan ere, atsedenaldira 3-22 galtzen hasi zuten. Epaileak zigor kolpe gehiegi adierazi zizkion etxeko taldeari eta Saint Medardek ondo jakin zituen horiek gauzatzen.

Bigarren zatian, Hendaiako Estadioak jokoa hobetu zuten, baina tartea handia zen markagailua iraultzeko. Datorren asteburuan Mougarreren aurka jokatuko dute, puntu batekin sailkapeneko zazpigarrenak dira. Hendaiako Estadioa, bitartean, lau puntu batuta sailkapeneko seigarrenak dira, momentuz, playoff postuetan.

Aldiz, Hendaiako Estadioaren reserve taldeak garaipen estua erdietsi zuen. Saint Medardeko jokalariek pisu handiagoa bazuten ere, joko on bat burutuz 21-14ko emaitza lortu zuten.