HENDAIAKO ESTADIOAK EZIN IZAN DU FLOIRAC GARAITU

2020/02/10
HENDAIAKO ESTADIOAK EZIN IZAN DU FLOIRAC GARAITU
Hendaiako Estadioa 3
18 Floirac

Hendaiako Estadioak aurretik jokatu beharreko neurketa jokatu zuen asteburuan Floiracen aurka eta hauek 3-18 gailendu ziren

Hendaiako Estadioak ezin izan zuen sailkapenean aurrerapausurik eman. Soustons garaitu eta gero, azken postuan jarraitzen zuten xuriek baina sailkapenean aurretik dituzten taldeei hurbildu ziren. Floirac garaitzeko asmoarekin irten ziren zelaira, batez ere, egoera txar honi buelta emateko asmoz, baina Floirac bigarren zatian Hendaiako Estadioa baino gehiago dela erakutsi zuen.

Lehen zatian eutsi zion talde hendaiarrak sailkapeneko bigarranerai, defentsa bikaina burutu zuten, bi taldeek zigor kolpe bat gauzatu zuten soilik. 3-3 bukatu zen lehen zatia, baina bigarrenean, Floiracek bi entsegu egin zituen eta 3-18 ezarri zuten.

Gauzak horrela, Hendaiako Estadioa sailkapeneko azken postuan jarraitzen du, orain euren arerioen jardunaldi berdinak jokatuta dituzte. 20 puntu eskuratu ditu orain arte Hendaiako Estadioak, salbazioa markatzen duen taldea bost puntutara dituzte, Saint Medard en Jallez taldea alegia.