HENDAIAKO ESTADIOAK BURUA ALTSA GABE JARRAITZEN DU

2020/01/20
HENDAIAKO ESTADIOAK BURUA ALTSA GABE JARRAITZEN DU
Peyrehorade 19
12 Hendaiako Estadioa

Hendaiako Estadioak beste porrot batu du denboraldi honetako kasileroan. Peyrehoradek lehen itzulian egin zuen antzera, 19-12 gailendu zitzaien. Ez da Hendaiarren denboraldia aurtengoa, oso puntu gutxirengatik neurketa asko galdu dituzte eta pixkanaka pixkanaka sailkapeneko azken postuan atzean geratzen ari dira. Jardunaldi bat gutxiago jokatuta, hendaiarrak 16 punturekin sailkapeneko azkenak dira, aurretik Guja Mestrast taldea daukate 21 punturekin eta jeitsiera postuetatik kanpo, 22 punturekin, Saint Paul le Dax taldea aurkitzen da. Beraz, bost eta sei puntutara ditu Hendaiako Estadioak bi taldeak, hauek harrapatzeko garaipenak eskuratzen hasi beharko dute datorren astetik aurrera.