HENDAIAKO ESTADIOA PUTZU SAKON BATEAN MURGILDURIK

2020/02/24
HENDAIAKO ESTADIOA PUTZU SAKON BATEAN MURGILDURIK
Hendaiako Estadioa 5
12 Zale

 Zalek 5-12 irabazi zion Hendaiako Estadioari Ondarraitz zelaian, sailkapeneko azken postuan jarraitzen dute eta sei puntutara dituzte salbazio postuak 

Hendaiako Estadioak sailkapeneko azken postuak jarraitzen dute eta ez dirudi putzu horretatik irtetzeko aukera handirik izango dutenik. Saint Paul le Dax taldea sei puntutara dituzte jada eta ikusita garaipenak lortzeko dituzten zailtasunak, alde handia da. Zale aurreratu zen markagailuan, zigor kolpe baten bidez 0-3 agintzen hasi ziren. Hendaiako Estadioak erreakzionatu zuen eta entsegu baten bidez 5-3koa jarri zuten. Ordea, Zalek bi zigor kolpe baliatu zituen atsedenaldira 5-9ko errentarekin iristeko.

Bigarren zatian xuriek ezin izan zuten entsegurik lortu, Zalek ondo defendatu zuen eta izan zuen zigor kolpea gauzatuta 5-12ko azken emaitza ezarri zuten.

Horrela, Hendaiako Estadioak 21 punturekin sailkapeneko putzuan jarraitzen dute, lokatza geroz eta geroago eta aukerak murrizten.