HENDAIAKO ESTADIO MIN HARTUTA

2020/02/17
HENDAIAKO ESTADIO MIN HARTUTA
Lormont 54
10 Hendaiako Estadioa

Porrot mingarria jasan zuen Hendaiako Estadioak Lormonten zelaian, 54-10. Azken sailkatuak izaten jarraitzen dute 20 punturekin

Lormontek hasiera-hasieratik Hendaiako Estadio baino gehiago edo sasoikoago daudela erakutsi zuten. Ez zion aukerarik eman Hendaiako taldeari arrisku imintziorik egiteko, izan ere, lehen 20 minutuetan bi entsegu lortuta neurketa nahiko bideratuta utzi zuten. Hala ere, Hendaiako Estadioa ez zen kokildu eta atsedenaldira 19-10eko emaitzarekin iritsi ziren. 

Bigarren zatian ordea, Lormontek defentsa bikaina burutu zuen eta Hendaiako Estadioak ezin izan zuen ez entsegurik eta zigor kolperik erdietsi. Aldiz, etxeko taldeak hainbat entsegu lortu zituzten 54 puntu lortu arte. Huraxe izan zen azken emaitza, 54-10.