HENDAIAKO DESAFIOA ANAITASUNARENTZAT IZAN DA

2021/08/24
HENDAIAKO DESAFIOA ANAITASUNARENTZAT IZAN DA

Talde iruindarrak Ilcapo Hondarribia, Irrisarry eta Hendaiako Estadioa garaitu zituen larunbat eta igande bitarte Irandatz Kiroldegian jokatu zen eskubloi txapelketan.

Hendaiako Irandatz Kiroldegia eskubaloiaren gune bilakatu zen asteburuan. Etxeko taldeak, Hendaiako Estadioak, Ilcapo Hondarribiak, Irrisarryk eta Anaitasuna B-k lauko txapelketa interesgarria jokatu zuten. Larunbatean, Hendaiako Estadioak eta Anaitasuna B-k aise garaitu zituen, hurrenez hurren, Ilcapo Hondarribia eta Irrisarry eta, bi taldeak, finalera igaro ziren.

Igandeko jardunean berdintasuna izan zen nagusi. Hirugarren eta laugarren postuaren lehian, Irrisarryk 23-20 irabazi zion Ilcapo Hondarribiari. Talde hondarribitarrak bi aste daramatza denboraldi-aurrea prestatzen eta, momentuz, jokatu dituen bi lagunartekoak galdu ditu. Aitor Etxabururen taldea prestaketa fasean da, gogotik lan egin beharko dute, mailaz igo eta 1.Nazional mailan jokatuko baitute.

Hendaiako desafioko finala etxeko taldeak eta Anaitasuna B-k jokatu zuten. Talde iruindarra aurtengo denboraldian 1. Nazional mailatik Espainiako estatuko zilarrezko mailara igo berria da eta azken urteetan harrobi lan ikusgarria burutu dutela erakutsi zuten. Aurten ere Nationale 3 mailan arituko den eta txapelketa ofizialeko lehen neurketa irailaren 11n izango duen Hendaiako Estadioa 26-22 mendean hartu zuen Anaitasuna B-k.