Hendaiak irabazi du liderren arteko lehia

2015/10/06
Hendaiak irabazi du liderren arteko lehia

Fédérale 2ko seigarren multzoko lehen bi sailkatuen arteko lehia hartu zuen igandean Ondarraitzek. Hendaiak irabazi zuen, eta atzean utzi du Orthez sailkapen nagusian. Emaitza izan zen, hala ere, ondoriorik onena xurientzat, ez baitzuten partida ona jokatu. Okerrena, 2015/2016 denboraldian, behintzat. Aurkaria ere ez zen fin ibili, ez baitzuen etxeko taldearen huts egiteei etekinik ateratzea lortu. Azken minutuan lortu zuten defentsako bonusa. Hendaiak hamabi puntu lortu ditu lehen hiru jardunaldietan. Sailkapeneko lehen tokian da, Castelsarrasinekin berdinduta. Larunbat arratsaldean etxean ariko da berriro Hendaia. Bizilagunen arteko derbia izango da Ondarraitzen, Donibane Lohizune hartuko baitute xuriek (16:30).