Hendaiak ezin izan du Bokale mendean hartu

2017/02/20
Hendaiak ezin izan du Bokale mendean hartu

HENDAIA: Bainconau - Danjou, Ducote, Gaillardet, Jaubert Alzate - Jimenez, Laurent - Betachet, C. Pinon, Le Calvez - Vial, Zubizarreta - Hiriart, Azpiroz, Larribe.
Aldaketak: Cazet, Imaz de Tomas, Dudicourt, V. Pinon, Sallenave, Lopez Herrero, Artayet.
BOKALE: Etcheverry - Courtade, Mongrand, Larrondo, Lagarde - Betbeder, Aubrun - Ospital, Mocho, Leflem - Munduzbetz, Dejean - Hubert, Sentenac, Gaye.
Aldaketak: Courade Bontemps, Pourteau, Darricau, Dongieux, Simon, Mays, Acebes.

Derbi parekatua izan zen Hendaiak eta Bokalek igandean jokatu zutena. Talde bidasoarra liderra da multzoko sailkapenean, baina ezin izan zuen ustezko nagusitasuna erakutsi. Markagailuan aurretik ibili zen denbora luzez, baina abantaila handirik hartu gabe, beti ere. Bigarren zatian, gero eta gehiago gerturatu zitzaion Bokale, oreka ezartzea lortu zuen arte. Balio handiko berdinketa izan da Bokalerentzat. Hendaiarentzat, berriz, emaitza kaskarra da. Bi puntura gerturatu zaio Maule, multzoko bigarren sailkatua.