Hendaiak ezin izan dio Bokaleri aurre egin
BOKALE: Etcheverry - Trellu, Larrondo, Herrero, Lagarde - Betbeder A., Simon -Mocho, Ospital, Le Flem - Mundubeltz, Dejean - Fernandes, Courade, Gaye. Aldaketak: Duplé, Sentenac, Pourteau, Dongieux, Courtade, Thomazo, Daramy.
HENDAIA: Sallaber - Danjou, Mondela, Gaillardet, Jaubert Alzate - Bainçonau, Mahé - Aldalur, Le Calvez - Vial, Sallenave - Hiriart, Ezpeleta, Larribe. Aldaketak: Ibarburu, Dedouit, Moulay, Laurent, Azpeitia, Jimenez.
Min hartutakoen zerrenda luzea du oraindik Hendaiak. Igandean Bokalen jokatu zuen derbian agerian gelditu zen jokalari garrantzitsuen hutsunea. Aurrean, puntuen premia handia zuen arerioa izan zuten xuriek, eta porrot argia jasan zuten ondorioz. Lehen minutuetan etxekoen erasoa gelditzeko gai izan zen Hendaia, baina atsedenaldirako desabantaila handia zen (16-3).
Bigarren zatian eroso aritu zen Bokale, arnasa hartzeko balio dion garaipena eskuratzeko. Hendaiarentzat porrotak ez du ondoriorik izan. Hirugarren postuan jarraitzen du. Bi jardunaldi besterik ez dira gelditzen liga amaitzeko, eta min hartutako jokalariak berreskuratzea izango da, aurrerantzean, bidasoarren kezka nagusia.