Hendaiak abantaila hartu du lehen kanporaketan
LEUCATE: Pineda, Samyn, Lauret, Derible, Kalemin, Gaury, Beaux, Rabat, Castany, Delpech, Vincent, Billaud, Barrot, Cadenat, Augustin. Aldaketak: Carrères, Alvarez, Frank, Carruesco, Bellot, Attiel, Chevtchenko.
HENDAIA: Chaudière - Bainçonau, Gaillardet, Ducoté, Jaubert - Jimenez, Lopez - Sallenave, Betachet, C. Pinon - Vial, V. Pinon - Larribe, Azpiroz, Hirart. Aldaketak: Cazet, Ibarburu, Eceizabarreta, Labarthe, Zubizarreta, Laurent, Azpeitia.
Fase finaleko lehen norgehiagoka irabazi du Hendaiak, final hamaseirenetako joanekoa. Leucate arerioa mendean hartu zuen igandean, haren etxean. Partida serioa osatu zuten xuriek, talde sendoa izan ziren, eta aurkarien huts egiteei etekin handia atera zieten. Lehen zaita markagailuan aurretik amaitu zuen Leucatek (18-14). Bigarrenean, ordea, ez zuen Hendaiari punturik egitea lortu. Bidasoarrek bosteko errenta eskuratu zuten itzuliko lehiarako. Egindako lana borobildu beharko dute igandean Ondarraitzen.