HENDAIA BASKET BALLEK ASTEBURUKO BI NEURKETAK BEREGANATU DITU

2020/10/20
HENDAIA BASKET BALLEK ASTEBURUKO BI NEURKETAK BEREGANATU DITU

Ostiralean Hazparneren jaso zuten Irandatzen eta aise 78-59-ko garaipena erdietsi zuten; igandean, bestalde, Merignac 80-56 garaitu zituzten.

Ez ohiko denboraldi berri honi, inoizko hasiera onenean diahrdute Hendaia Basket Ball taldeko gizonezkoen senior taldeak. Lehen neurketa galdu zuten arren, azken hiru neurketetan garaipena erdietsi dute. Azken bi partidak, pasaden asteburuan jokatu dituze; ostiralean, Hazparneren aurka, eta igandean, Merignacen aurka. Bi neurketetan, Jon Sagarzazu hegalekoa izan da Hendaia Basket Balleko jokalaririk baliotsuena.

Hazpareneren aurkako neurketa aurreko astean jokatzea zen, baina, Hazparneko taldean Covid kasu bat atzeman ondoren, neurketa bertan behera uztea eta beste data batean jokatzea adostu zuten. Bada, pasaden ostiralean Irandatzeko kantxan aritu ziren bi taldeak, Hendaia Basket Ball eta Hazparne nor baino nor. Aise gailendu ziren Andoni Castillorenek. Azken emaitza 78-59koa izan zen, baina neurketako hastapena ez zen batere erraza izan. Hasparneko barrualdeko jokalariek min egin zion hendaiatarren defentsari, eta kanpoko taldeak lehen laurdena aurretik bukatu zuen.

Bigarren laurdenetik aurrera, ordea, Hendaia Basket Ballek ohikoa duen erritmo bizia ezarri zuen neurketan eta pixkanaka-pixkanaka aldeak handitzen joan ziren. Bigarren laurdenean, norgehigokako abantaila handiena lortu zuen Hendaia Basket Ballek eta geratzen ziren minutuetan, erritmoa eta markagailuko abantaila mantentzen jakin zuten. 

Bigarren zatia oso bestelakoa izan zen; izan ere, falta eta huts anitzak medio, bi taldeen joko-maila behera egin zuen. Derbiak beti izaten dira gogorrak eta Hendaia Basket Ballek maisutasunarekin garaipena erdietsi zuen.

Merignacen aurkako neurketan fisikoak garrantzi handia izan zuen. Merignac hiru aste jokatu gabe iritsi zen Hendaiara eta bertakoek, duela bi egun derbi gogor bat izan zuten. Neurketa borobila egin zuten Hendaia Basket Balleko jokalariek, lehen laurdenetik joko ona eta jaurtiketa bikainak burutu zituzten eta defentsan, baloi asko berreskuratzea baimentzen zion defentsa jarri zuten martxan.

Bigarren eta hirugarren laurdenean, defentsako lan bikaina egin zuten Merignacen barrualdeko jokalariak geldiarazteko. Laguntza onak eskeini zituzten jokalari guztiek eta apurka-apurka, 30 puntuetako aldea lortu zuten. Emaitza horrekin, laugarren laurdenean intentsitate puntu bat jeitsi zuen Hendaia Basket Ballek. Neurketa mendean zuten, beranduegi zen Merignacek erreakzionatzeko eta markagailua iraultzeko. Azkenean, 80-56 izan zen azken emaitza.