HELENE SAGARZAZU ETA NAROA ZUBIMENDIK URREZKOAK

2020/02/09
HELENE SAGARZAZU ETA NAROA ZUBIMENDIK URREZKOAK

Santiagotarrakeko arraunlariak lehenak izan dira distantzia luzeko aulki mugikorreko Espainiako txapelketan. Hondarribia Arraun Elkarteko Itxaso Goikoetxeak eta Irati Camarerok brontzezko domina lortu dute

 Asteburu honetan Castrelo do Miñon aulki mugikorreko distantzia luzeko Espainiako Txapelketa ospatu da eta eskualdeko ordezkariek emaitza bikainak eskuratu dituzte. Emaitzarik onenak emakumezkoen junior kategorian iritsi dira, eskualdeko bi kluben arraunlariek domina bana lortu dute.

Santiagotarrakeko Helene Sagarzazu eta Naroa Zubimendi bikoteak eguneko denborarik onena egin ostean, urrezko domina jantzi dute. Hirugarren postuan, Hondarrib Arraun Elkarteko beste bikote batek bukatu du, Itxaso Goikoetxea eta Irati Camarerok.

Beste behin ere argi geratzen da emakumezkoen kirola Bidasoa eskualdean gorakadan dagoela, eta espezifikoki arraunak emaitza bikaian ematen jarraitzen duela.