Hasiera ona eman dio BATek emakumeen Ohorezko Mailako Ligari
Hirugarren tokia lortu dute Super Amara Bidasoa Atletiko Taldekoko emakumeek, Ohorezko Mailako Ligako lehen jardunaldian. Maila gorenera igo berria izan arren, BATek Ría Ferrol arerioa utzi zuten atzean, larunbatean Donostiako Anoetan jokatutako jardunaldian. Ferrolek hasiera hobea eman zion, baina azken probetan hobera egin zuen BATek, erreleboetan aurkaria gainditzeraino. Errenta txikia lortu zuen BATek, Ferrolek baino 0,5 puntu gehiago. Baina hirugarren postu horrek balio handia izan dezake mailari eusteko helburuari begira.
Lehen jardunaldiko sailkapena:
Valencia Esports 240 p.
Atletiko San Sebastián 177,5 p.
Super Amara BAT 133 p.
Ría Ferrol 132,5 p.
Gizonak ere hirugarren, Lehen Mailan
Kategoria bat beherago ari da BATeko gizonezkoen talde nagusia, Lehen Mailan. Donostian bertan izan zen lehen jardunaldia larunbatean, eta hirugarren postuan amaitu zuen, Tenerife 1984 atzean utziaz.
Lehen jardunaldiko sailkapena:
Universidad de Oviedo 207.5 p.
Atletiko San Sebastián 168 p.
SUPER AMARA BAT 156 p.
CEA Tenerife 1984 130.5 p.