Hasiera kaskarra eman diote Leka Eneako taldeek 2016 urteari

2016/01/13
Hasiera kaskarra eman diote Leka Eneako taldeek 2016 urteari

Superdibisioko lehiari ekin diote berriro Leka Enea mahai tenis elkarteko talde nagusiek. Neskek jardunaldi bikoitza izan dute. Larunbatean Balaguer liderraren kontra aritu ziren. Aurreratutako partida izan zen, hurrengo jardunaldiari dagokiona. Kataluniarrek 1-4 irabazi zuten Irunen. Igandean, berriz, sailkapeneko azkena hartu zuen Leka Eneak: School Zaragoza. Bezperako itxura hobetu zuten irundarrek, eta 4-1 mendean hartu zuten talde aragoiarra.

Superdibisioko mutilek Madrilen galdu zuten igandean, San Sebastian de los Reyesen etxean (4-1). Bi puntura hurbildu zaio arerioa Leka Eneari sailkapen nagusian. Ostiralean El Alamo hartuko dute irundarrek, Sonia Etxazarreta teknifikazio zentroan (18:30).