Hasiera bikaina eman dio Leka Eneak ligari

2017/09/26
Hasiera bikaina eman dio Leka Eneak ligari

Garaipen banarekin ekin diote Leka Eneako talde nagusiek Superdibisioko ligari. Emakumeak Torrelavegan hasi ziren larunbatean, mailara heldu berria den aurkariaren kontra. Esperientzia handiagoa du Leka Eneak eta 2-4 gailendu zen. Gizonezkoen taldeak 1-4 irabazi zuen Burgosen.

Datorren asteburuan, Europa mailako hitzorduak edukiko ditu Leka Eneak, ETTU Cup lehiaketan hasiko baitira. Gizonezkoen taldeak etxean, Sonia Etxazarreta teknifikazio zentroan antolatuko du jardunaldia. Emakumeek, berriz, Greziara bidaiatu beharko dute, Florinas hirira.