Harremana luzatu dute Hondarribiak eta Orbañanosek
2017/01/03
Kontratua luzatzeko akordioa lortu dute Hondarribia Arraun Elkarteak eta Mikel Orbañanos entrenatzaileak. 2019ko denboraldiaren amaierara arte zuzenduko du oriotarrak Hondarribiko talde nagusia. Orain arte, hamabost urte egin ditu dagoeneko taldean. Denbora horretan, Ama Guadalupekoak hiru aldiz irabazi du San Miguel Liga (2006, 2014 eta 2015), eta bi aldiz Kontxako Bandera (2005ean eta 2013an).