HAMAZAZPI GARAIPEN ESKURATU ZITUZTEN BIDASOTARREK GIF TROFEOAN
Jon Goñez izan zen Bidasoa XXI-eko igerilaririk azpimarragarriena lau probetan irabazita
Gif Trofeoan parte hartu zuten pasa den asteburuan Bidasoa XXI-eko igerilariak. Bertan, hamazazpi garaipen eskuratu zituzten bidasotarrek eta horietako igerilaririk nabarmenenea Jon Goñez izan zen, bularrez eta estiloetako bina proba irabazita. Gainera, 200B-n marka pertsonalik onena egin zuen Goñezek.
Goñez igerilariaz gain, bertze bortzek bina proba irabazi zituzten: Ainhoa Martinek (200B eta 100 B), Leire Martinek (200X eta 50 E), Amaia Cendoyak (50M eta 100M), Ion Mugikak (50E eta 100E) eta Iker Sotok (50M eta 100M). Juncal Cuñadok ere 200 L proban irabazi zuen.
Erreleboetan ere bertze bi garaipen eskuratu zituzten Bidasoa XXIeko igerilariek. Kasu honetan, biak mistoak izan ziren, 4x100L eta 4x100X erreleboetan hain zuzen ere. Markei begira, Oier Eizaguirrek (50E), Reka Kocsisek (200L) eta Haizea Berastegik (50E) lortutakoak azpimarratu nahi izan dituzte klubetik.