Hamargarren postuan bukatu du liga Hondarribia Eskubaloiak

2016/04/28
Hamargarren postuan bukatu du liga Hondarribia Eskubaloiak

Etxeko lanak eginda jokatu zuen Hondarribia Eskubaloiak Euskal Ligako azken jardunaldia. Sailkapeneko bederatzigarren postua lortzen ahalegindu zen, baina ez zuen Urduliz gainditzea lortu (33-21). Ondorioz, hamargarren postuan bukatu du liga. Denboraldiaren hasieran larri samar ibili zirela kontuan hartuta, mailari eutsi izanarekin konforme egon daitezke berdeak.

Nafarrak nagusi, filialen arteko lehian

Estatuko Lehen Mailako filialen arteko derbia hartu zuen igandean Artalekuk. Bidasoa Bk abantaila izan zuen ia norgehiagoka osoan zehar. Azken txanpan, ordea, gehiago izan zen Anaitasuna B, eta garaipen estua lortu zuen (26-27). Larunbatean Errenteriako Ereintzari egingo diote bisita bidasoarrek (19:30).